KONTABILITATE-FISKAL ARLOA 

ARDURADUNA: ENRIQUE ALONSO

Gure funtzioa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste erakunde ofizialek eskatutako kontabilitatearen kontrol osoa eramatea da, eta horretarako, derrigorrezko liburuen kudeaketa, aitorpen ezberdinak eta zergak egin eta aurkezten ditugu. 

Kontabilitatea

Liburu Egunkaria, Nagusia, Irabazi eta Galerak, Balantzeak, Memoria, Merkataritza Kodearen arabera.
Erregistro Fiskalak, uneoro egoera kontablea zein den jakiteko.
B.E.Z. Liburuak egitea. (Jasotako eta jaulkitako fakturak).
Urteko Kontuak egin eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu, indarrean dauden legezko xedapenen arabera.
Kobru eta ordainketen aurreikuspenak eta era guztietako datu kontableen aldizkako zerrendak.  
Aurrekontu-kontrola 

Aitorpenak

Sozietateen Gaineko Zergaren aurkezpena.
B.E.Z. aren hiruhileroko aitorpenak egin eta aurkeztu.
B.E.Z. aren Urteko Laburpena egin eta aurkeztu.
Gainerakoekin egindako eragiketen aitorpena egin eta aurkeztu. 

Aholkularitza orokorrean

Inbertsioen errentagarritasunari buruzko finantza-azterketak.
Inbertsio, lana sortzeagatiko etab.-en Kenkariak.
Ratioen bidezko enpresaren datuen Finantza Azterketak.  
Ogasunaren ikuskapenen aurrean defentsa.
Kontsulta fiskalak.